Jarraian argitaratuko dugun ekarpen honeta psikomotrizitatearen garrantziaz arituko gara, bereziki haur hezkuntzan, guk etapa hau ikasten ari garelako eta horrela psikomotrizitatea zein punturaino garrantzitsua den ikusiko dugu.
Psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan lantzea guztiz beharrezkoa da, frogatuta baitago garapen motorea, afektiboa eta intelektuala guztiz lotuta daudela batez ere lehen haurtzaroan. Psikomotrizitate kontzeptua oraindik eboluzionatzen ari da eta arlo ezberdinetako ekarpenei esker eraikitzen doa.
Haurraren hezkuntzaren lehen urteetan eta gutxi gora-behera zazpi urte bete arte, uler dezakegu haurrak jasotzen duen hezkuntza guztia psikomotriza dela. Ezagutza guztia, ikaskuntza, haurraren eragina ingurunean, besteengan eta jasotzen dituen esperientziak ez direlako banatu daitezkeen arloak, baizik eta izaki bakar batek (HAURRAK) eragiten dituen akzio ezberdinak.
Psikomotrizitateak gaur egun, oso leku garrantzitsua dauka haur hezkuntzan, pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen duen, errazten duen eta suspertzen duen gaitasun gisa hartzen den aldetik.
Beraz, gure ustez haur hezkuntzako hezitzaile batek jakin behar du psikomotrizitatearen bidez haurrengan gauza asko garatu ahal duela eta era berean haurrak eraso eta aske sentitzen da jolasean. Ekarpen hau egiterakoan psikomotrizitatea uste genuena baino garrantzitsua dela ikasi dugu eta informazioa irakurriz gero lanean gaudenean haurrekin psikomotrizitatea landuko dugu euren gaitasunak ikusteko eta lantzeko oso garrantzitsua delako.
Ekarpen honi amaiera emateko erakutsiko dizuegu nola haurrak psikomotrizitate gela batean jolasten dute.
Ekarpena honetan denbora eta erritmoa kontzetuei buruz egingo dugu lan. Nozio hauek hasiera batean oso zailak dira bereizten (denborare kasuan) edo kontrolatzen (erritmoaren kasuan). Guztiz beharrezkoak dira gure eguneroko bizitzan hauen nolabaiteko kontrol izatea egiten dugun edozer gauzatan behar bezala aritzeko.
Haurrei iragana, orain eta etorkizuna zaila egiten zaie berenganatzea, oraina baino ez dute ulertzen, horregatik haur eskolan landu behar da. Honetarako klaseko jarduerak errutina bihurtu behar dira honela denboraren ordenaz konturatzen dira. Jarduera hauek hobeto bereizteko isiltasun tarte bat egon beharko litzateke haurrak konturatu daitezen. Denbora lantzeko erritmoa lantzea era oso egoki bat da, guztiz erlazionaturik bait daude, esaterako abestien iraupena, erritmoen gora beherakoen epeak, geldiuneak, hasierak eta abar barneratuz. Geldiuneak kontrolatzen ditugunean haurraren autokontrola sustatzen dugu eta hasierak ulertzen dituztenean, haste erreakzioa hobetzen dugu. Beraz erritmoaz honako hauek landuko ditugu:
Dendora kronologia: lehen, orain, gero, atzo, gaur…
Denbora iraupen- kontzeptuak: labur, luze, beti, inoiz ez…
Erritmoa lantzearekin batera mugimenduak bateratuz koordinazio eta mudimen kontrola lantzen dugu. Honako hauekin landu liteke:
Espazio jakin baten barruko mugimenduak eginez.
Mugimenduaren hasierako eta azkeneko puntua bilatuz.
Salto, oinez, korrika… konbinazioak eginez.
Hemen haurrentzako musika bideoak, haurrek abestu eta dantzatzeko oso aproposak:
Bukatzeko esango dugu, hemengo informazio baliagarri izan harren liburu eta web orri interesgarri asko daudela gai hau askosaz sakonago jorratzen dutenak (haurrei buruzko bestelako gaiak ere) dena dela asko eskertuko genuke edonork informazio gehiago izatekotan blog orri bat egitea edo informazio non aurkitu esatea, euskerazko informazioa ez baita erreza aurkitzen.
Asaldura psikomotorrei buruz arituko gara ekarpen honetan, zer diren eta nola landu ahal diren ikasteko. Lan munduan gaudenerako baliogarria izan ahal zaigulako informazio hau eskuratzea.
Pertsonak psikomotrizitatearen edukiak bereganatu edo integratzeko duen zailtasun handia edo, batzuetan, ezinen bat agerrarazten duten asaldurak dira.
Asaldura psikomotorrak honako hauetan ager daitezke:
Tonu muskularrean
Jarrera-sisteman
Arnasketa-kontrolean
Lateralizatzean
Denbora eta espazio egituraketan
Praxiaren kontrolean eta mugimen koordinazioan
Gorputz eskemaren formalizazioan
Asaldura psikomotorrak bi ikuspuntuen arabera asalduko ditugu:
H. Bucherren sailkapena: autore honek asaldura psikomotorrak hiru multzotan banatzen du.
Gorputz-eskemaren asaldurak eta denbora eta espazio egituraketa: denbora eta espazioa antolatzeko arazoak eta lateralizatzeari dagokienak.
Heltze- atzerapenak: haurraren nortasunean eta egoera psikikoan eragiteaz gain, alderdi psikomotorrean ezegorkontasun psikomotorra, baldartasuna, koordinaziorik eza, lateralitaterik eza eta espazio eta denbora funtzioetan zein gorputza ezagutzean eta erabiltzen urritasuna eragin diezaiokete.
Disarmonia tonikomotorrak: jakineko egoera bati edo jasaten dituen pertsonaren harreman-zailtasunen bati lotutako disarmonia tonikoak.
H. Bucher
2.J. de Ajauriaguerraren sailkapena: honako sailkapena egiten du:
Gauzatze psikomotorreko asaldurak: borondatezko mugimenduen asaldurak dira.
Ezegonkortasuna psikomotorra: sindrome hiperzinetikoa ere deitzen zaio. Mugimen-inhibizioko mekanismoen arazoei zor zaizkien mugimen arazoak edo atzerapen afektiboek eragindako izaera edo nortasunak.
Mugimen-ahultasuna: mugimen portaeren eta horien gorputz-koordinazioen urritasun orokorra.
Lateralizatze-arazoak: begi, esku eta oinen lateralitatearen artean homogeneotasunik ez denean.
Asaldura tonikoemozionalak edo harremanetakoak: mugimen-ritmak, onikofagiak, tikak.
J. de Ajauriaguerra
Gure ustez asaldura psikomotorrak duten haurrek bere gaitasunak kontutan izanik psikomotrizitatea lantzen lagundu behar diegu. Horrela pixkanaka mindutako atala garatzen eta sentikortasuna eukitzen lagundu ahal diogu, hori bai, beti heldu baten laguntzaz. Asaldura hauek txikitatik lantzea komenigarria da eta ez umea heldua denerako ustea, zeren ahalik eta lasterren landu haurrak autonomoa izango da daukan asalduran. Beraz, oso garrantzitsua da ume hauei aukera ematea psikomotrizitatea lantzeko.
Amaitzeko arazoak dituzten haurrak psikomotrizitate arloan lantzen duten zentro baten bideo bat erakutsiko dizuegu nola lagudu haur hauei ideia bat eukitzeko.
Iturria:
Garapen kognitibo eta motorreko liburuaren apunteak
Oraingo ekarpen honetan psikomotrizitatea haurrekin nola landu ahal dugun azalduko dugu, horretarako saio bat nola egin azalduko dugu pausuz-pausuz. Ekarpen honen bidez ideiak aterako ditugu iraganean umeekin psikomotrizitate saioak prestatzeko.
Psikomotrizitate saioaren barne fase ordenatu eta koherenteak bata bestearen ondoren gauzatu beharko lukete. Era honetan, ondorengo lan prozedura gausatuko genuke: jarduera motorea; bizi-aztertu-errepresentatu. Metodologi honi esker garapen psikomotoreaz gain ikasleen nortasuna bere osotasunean jorratzea lortuko genuke.
Haurraren zaletasun eta nahiak kontuan izanik, irakasleak jarduerak proposatzen ditu. Gustokoak dituztenez ikasleak biziki parte hartzen dute. Ondorengo atalak proposatzen dira saioaren sekuentziaketan:
Aurreko atala.Gelako txokoak prestatu: Helburu eta edukien arabera, hainbat gune prestatzen ditugu: jauzi eta erorketena, orekena, materiale biguneko eta gogorreko zirkuiuak…Txoko bakoitzean jorratuko diren gaitasunak haur bakoitzean mailara egokituta egongo dira. Irakaslearen esku gelditzen da zenbat txoko antolatu. Gutxienez bi edo hiru gune desberdinen beharra somatzen da.
Harrerako atala: Prestaketarekin hasi: oinetakoak eta berokia kendu, agurtu eta aurkeztu, arauak birgogoratu, segurtasun neurriak, besteenganako errespetua… Egun horretako txokoak azaldu, materiala komentatu, jarduera posiblei buruzko iradokizunak luzatu…Beraien iritzi eta galderei lekua utzi, era orekatu batean. Une honetan landu daitezke baita ere, arnasketa ariketak, erritmokoak eta abestiak.
Atal oldartsua: Lanean hasterako jardueraren bat proposatzen diegu (esponjak inguratuz lasterka egin…), eta irakasleak esandakoan suntsiduraren garaia (“derribo” deitzen da baita ere) iristen da: esponjen dorrea behera bota, piloten piszinara beren buruak bota, edo koltxoneta handi batera.
Berezko jarduera motrizaren atala: Hasiera batean haurrak etengabe aritzen dira beren kabuz txoko batetik bestera dena eramanda. Aniztasun honi esker era guztietako gaitasun eta mugitzeko beharrak lantzen dituzte. Gune desberdin hauei esker mugimendua bizi lezake, esperimentatuz, gauzatuz, erabakiak hartuz, arazoak ebatziz, sortuz, komunikatuz… Zailtasun maila guztietako eredu psikomotrizak landuz. Irakaslearen eginkizunak jarduera hori aberastea izango du helburu. Hortarako, txokoak birrantolatuko ditu, materiala gehituz, kenduz, lekuz eta egoeraz aldatuz.
Jolas sinboliko eta eraikitze atala: Irudikatze jolasean haurrak bizitza errealeko objektu, jarduera edo une bat irudikatzen du, fantasia eta errealitatea elkarlotuz. Horretarako hainbat baliabide bere eskura uzten ditugu: zapi, soka, uztai, kuxin… Tresna neutro hauei haurrak bere sinbologia eransten die. Jolas hauei esker erreprimitutako barne gatazkak kanporatu ditzakete.
Analisi atala: Aldi honetan gure curriculumeko helburuetara bideratutako joku zuzenduak edo gidatuak landu ditzakegu: itxurak, koloreak, neurriak, espazioko nozioak… Zehastasun motrizeko jokuak ere sar daitezke.
Agurraren atala: Jardueraren deskonektatu behar dugu eta taldea elkartu. Ariketa albo batera utzi eta erlajatze unean murgiltzen gara oinetakoak jazten dituzten bitartean saioa komentatzen dugu eta agurtzen dugu elkar.
Irudikatze eta lengoaia fasea: Ahoz, marraztuz, plastilinaz, antzeztuz…saioan bizi izandakoa adierazi behar dute. Bizi izandako kontzeptuak barneratzeko, oroimena lantzeko, ordezlapena eta kontzeptualizazioa jorratzeko guztiz baliagarria gertatzen da.
Gure ustez psikomotrizitate gela batek barietate askokoa izan behar da, hau da, haurrak mugitzeko eta jolasteko espazio nahiko izateaz aparte jolasen aniztasuna euki behar dute eta gero eta handiagoak izan gero eta gehiago. Oso garrantzitsua da kolore asko eta forma asko eukitzea, horrela haurrei arreta deituko dire.
Ekarpen honekin amaitzeko eskola bateko psikomotrizitate saio bat nolakoa den erakutsiko dizuegu.
Honako ekarpen hau lateralitateari buruzkoa izango da, arlo honetan arazorik eukitekotan dislexia, irakurketa, idazte, hizkuntza eta hizkera arazoak izango dituelako, beraz gai honi buruz gehiago jakitea ondo etorriko zaigu denoi.
Lateralitatearen kontzientzia hartzea prozesu luzea da, non haurra eskolako azken urteetan kontrolatzeko gai izango den, haurrek 2 edo 3 urterekin aukeratzen duten nahiago duten eskua eta 6- 7 urterekin finkatu egiten da aukeraketa. Lateralitatea ezker eta eskuman bereizten dira. Pertsona bakoitzak duen lateralitatea guztiz kontrolatzeko, bere gorputzeko zein aldek duen nagusitasun argi izan behar du nahiz eta batzuetan lateralitate gurutzatua izan, adibidez: normalean eskumako aldea izaten da nagusia bai esku zein hankari dagokionez edo bestela ezkerreko esku eta hanka. Baina gerta liteke ezker eskua eta eskuineko hanka izatea dominanteak edo alderantziz. Dena den badaude eskuin- ezkerti diren pertsonak (ambidiestro) baina oso zaila da bi aldeak guztiz berdin kontrolatzeko gaitasuna izatea.
Lateralitate prozesu egokia izateko, adibidez haurrek irakaslea imitatu behar dutenean honi buruzko jarduera batean hobe da bizkarra ematen egotea errezago egiten baitzaie ariketa ondo egitea, bestela nahasteko joera baitute. Beranduago irakatziko zaie ardatz nagusia gurutzatzen. Haurrak hasieran ez du ezker eskuma ulertzen beraz hobe da beraiekin hitz egitean alde bat eta gero bestea esatea kontzeptua hobe uler dezaten.
Haurrekin lateralitatea lantzen dauden bideo argigarri bat:
Lateralitatearen eboluzioa:
Zehaztu gabea: 0- 24 hilaterekin, zehaztu gabe dago.
Txandaketa: 2- 4 urte artean, ekintzak bi eskuekin egiten ditu.
Automatizazioa: 4- 7 urte artean, alde baten erabilera lehentasun argia ikusten da.
Ekarpen honekin argi geratu da lateralitatearen garrantzia gizakiaren garapen egokia lortzeko. Gai honi buruz guraso zein hezitzaileak gehiago jakitea beharrezko ikusten dugu ze truko sinple batzuekin asko erreztu bait daiteke lateralitate egoki bat lortzea.