Clioclio’s Weblog

mayo 15, 2009

Asaldura psikomotorrak

Archivado en: Uncategorized — clioclio @ 11:18 am

 

Asaldura psikomotorrei buruz arituko gara ekarpen honetan, zer diren eta nola landu ahal diren ikasteko. Lan munduan gaudenerako baliogarria izan ahal zaigulako informazio hau eskuratzea.

 

Pertsonak psikomotrizitatearen edukiak bereganatu edo integratzeko duen zailtasun handia edo, batzuetan, ezinen bat agerrarazten duten asaldurak dira.

Asaldura psikomotorrak honako hauetan ager daitezke:

  • Tonu muskularrean
  • Jarrera-sisteman
  • Arnasketa-kontrolean
  • Lateralizatzean
  • Denbora eta espazio egituraketan
  • Praxiaren kontrolean eta mugimen koordinazioan
  • Gorputz eskemaren formalizazioan

 

Asaldura psikomotorrak bi ikuspuntuen arabera asalduko ditugu:

  1. H. Bucherren sailkapena: autore honek asaldura psikomotorrak hiru multzotan banatzen du.
  • Gorputz-eskemaren asaldurak eta denbora eta espazio egituraketa: denbora eta espazioa antolatzeko arazoak eta lateralizatzeari dagokienak.
  • Heltze- atzerapenak: haurraren nortasunean eta egoera psikikoan eragiteaz gain, alderdi psikomotorrean ezegorkontasun psikomotorra, baldartasuna, koordinaziorik eza, lateralitaterik eza eta espazio eta denbora funtzioetan zein gorputza ezagutzean eta erabiltzen urritasuna eragin diezaiokete.
  • Disarmonia tonikomotorrak:  jakineko egoera bati edo jasaten dituen pertsonaren harreman-zailtasunen bati lotutako disarmonia tonikoak.

                                                                       H. Bucher

 

      2.   J. de Ajauriaguerraren sailkapena: honako sailkapena egiten du:

  • Gauzatze psikomotorreko asaldurak: borondatezko mugimenduen asaldurak dira.
  • Ezegonkortasuna psikomotorra: sindrome hiperzinetikoa ere deitzen zaio. Mugimen-inhibizioko mekanismoen arazoei zor zaizkien mugimen arazoak edo atzerapen afektiboek eragindako izaera edo nortasunak.
  • Mugimen-ahultasuna: mugimen portaeren eta horien gorputz-koordinazioen urritasun orokorra.
  • Lateralizatze-arazoak: begi, esku eta oinen lateralitatearen artean homogeneotasunik ez denean.
  • Asaldura tonikoemozionalak edo harremanetakoak: mugimen-ritmak, onikofagiak, tikak.

                                                           J. de Ajauriaguerra

 

 

Gure ustez asaldura psikomotorrak duten haurrek bere gaitasunak kontutan izanik psikomotrizitatea lantzen lagundu behar diegu.  Horrela pixkanaka mindutako atala garatzen eta sentikortasuna eukitzen lagundu ahal diogu, hori bai, beti heldu baten laguntzaz. Asaldura hauek txikitatik lantzea komenigarria da eta ez umea heldua denerako ustea, zeren ahalik eta lasterren landu haurrak autonomoa izango da daukan asalduran. Beraz, oso garrantzitsua da ume hauei aukera ematea psikomotrizitatea lantzeko.

 

 Amaitzeko arazoak dituzten haurrak psikomotrizitate arloan lantzen duten zentro baten bideo bat erakutsiko dizuegu nola lagudu haur hauei ideia bat eukitzeko.

 

 

Iturria:

Garapen kognitibo eta motorreko liburuaren apunteak

http://www.bocalan.es/cursos/proxtaa.jpg

http://fotos.amaraberri.org/albums/Psikomotrizitatea-4urte-los-de-4-a%F1os-en-psikomotricidad/Mvc_005f.thumb.jpg

http://www.neuro-cog.com/img/Image8.gif

http://www.youtube.com/watch?v=yH_QKQbwRLohttp://www.pwc.ch/user_content/editor/files/people_portraits/bucher_markus_print2.jpg

Advertisement

Dejar un comentario »

Aún no hay comentarios.

RSS feed para los comentarios de esta entrada. URI para TrackBack.

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Theme: Rubric. Blog de WordPress.com.

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.