Ekarpena honetan denbora eta erritmoa kontzetuei buruz egingo dugu lan. Nozio hauek hasiera batean oso zailak dira bereizten (denborare kasuan) edo kontrolatzen (erritmoaren kasuan). Guztiz beharrezkoak dira gure eguneroko bizitzan hauen nolabaiteko kontrol izatea egiten dugun edozer gauzatan behar bezala aritzeko.
Haurrei iragana, orain eta etorkizuna zaila egiten zaie berenganatzea, oraina baino ez dute ulertzen, horregatik haur eskolan landu behar da. Honetarako klaseko jarduerak errutina bihurtu behar dira honela denboraren ordenaz konturatzen dira. Jarduera hauek hobeto bereizteko isiltasun tarte bat egon beharko litzateke haurrak konturatu daitezen. Denbora lantzeko erritmoa lantzea era oso egoki bat da, guztiz erlazionaturik bait daude, esaterako abestien iraupena, erritmoen gora beherakoen epeak, geldiuneak, hasierak eta abar barneratuz. Geldiuneak kontrolatzen ditugunean haurraren autokontrola sustatzen dugu eta hasierak ulertzen dituztenean, haste erreakzioa hobetzen dugu. Beraz erritmoaz honako hauek landuko ditugu:
- Dendora kronologia: lehen, orain, gero, atzo, gaur…
- Denbora iraupen- kontzeptuak: labur, luze, beti, inoiz ez…


Erritmoa lantzearekin batera mugimenduak bateratuz koordinazio eta mudimen kontrola lantzen dugu. Honako hauekin landu liteke:
- Espazio jakin baten barruko mugimenduak eginez.
- Mugimenduaren hasierako eta azkeneko puntua bilatuz.
- Salto, oinez, korrika… konbinazioak eginez.
Hemen haurrentzako musika bideoak, haurrek abestu eta dantzatzeko oso aproposak:
Bukatzeko esango dugu, hemengo informazio baliagarri izan harren liburu eta web orri interesgarri asko daudela gai hau askosaz sakonago jorratzen dutenak (haurrei buruzko bestelako gaiak ere) dena dela asko eskertuko genuke edonork informazio gehiago izatekotan blog orri bat egitea edo informazio non aurkitu esatea, euskerazko informazioa ez baita erreza aurkitzen.
Informazioa iturriak:
- www.filomusica.com/filo43/eritmica.html-Hezkuntzako
- es.wikipedia.org/wiki/Agogica
- Garapen kognitbo eta motorreko apunteak.