Clioclio’s Weblog

mayo 15, 2009

Lateralitatea

Archivado en: Uncategorized — clioclio @ 8:26 am

Honako ekarpen hau lateralitateari buruzkoa izango da, arlo honetan arazorik eukitekotan dislexia, irakurketa, idazte, hizkuntza eta hizkera arazoak izango dituelako, beraz gai honi buruz gehiago jakitea ondo etorriko zaigu denoi.

Lateralitatearen kontzientzia hartzea prozesu luzea da, non haurra eskolako azken urteetan kontrolatzeko gai izango den, haurrek 2 edo 3 urterekin aukeratzen duten nahiago duten eskua eta 6- 7 urterekin finkatu egiten da aukeraketa. Lateralitatea ezker eta eskuman bereizten dira. Pertsona bakoitzak duen lateralitatea guztiz kontrolatzeko, bere gorputzeko zein aldek duen nagusitasun argi izan behar du nahiz eta batzuetan lateralitate gurutzatua izan, adibidez: normalean eskumako aldea izaten da nagusia bai esku zein hankari dagokionez edo bestela ezkerreko esku eta hanka. Baina gerta liteke ezker eskua eta eskuineko hanka  izatea dominanteak edo alderantziz. Dena den badaude eskuin- ezkerti diren pertsonak (ambidiestro) baina oso zaila da bi aldeak guztiz berdin kontrolatzeko gaitasuna izatea.

Lateralitate prozesu egokia izateko, adibidez haurrek irakaslea imitatu behar dutenean honi buruzko jarduera batean hobe da bizkarra ematen egotea errezago egiten baitzaie ariketa ondo egitea, bestela nahasteko joera baitute. Beranduago irakatziko zaie ardatz nagusia gurutzatzen. Haurrak hasieran ez du ezker eskuma ulertzen beraz hobe da beraiekin hitz egitean alde bat eta gero bestea esatea kontzeptua hobe uler dezaten.

 

Haurrekin lateralitatea lantzen dauden bideo argigarri bat:

 

Lateralitatearen eboluzioa:

  • Zehaztu gabea: 0- 24 hilaterekin, zehaztu gabe dago.
  • Txandaketa: 2- 4 urte artean, ekintzak bi eskuekin egiten ditu.
  • Automatizazioa: 4- 7 urte artean, alde baten erabilera lehentasun argia ikusten da.

 

Ekarpen honekin argi geratu da lateralitatearen garrantzia gizakiaren garapen egokia lortzeko. Gai honi buruz guraso zein hezitzaileak gehiago jakitea beharrezko ikusten dugu ze truko sinple batzuekin asko erreztu bait daiteke lateralitate egoki bat lortzea.

 

Informazioa iturriak:

-www.youtube.com

- www.espaciologopedico.com/articulos2.php?Id_articulo=219-Haur

- es.wikipedia.org/wiki/Lateralidad

-Hezkuntzako Garapen kognitbo eta motorreko apunteak.

Advertisement

Dejar un comentario »

Aún no hay comentarios.

RSS feed para los comentarios de esta entrada. URI para TrackBack.

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Theme: Rubric. Blog de WordPress.com.

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.