Clioclio’s Weblog

junio 1, 2009

Erlaxazio-jarduerak

Archivado en: Uncategorized — clioclio @ 11:27 am

Oraingo ekarpen honetan haurren erlaxazio jarduereei buruz hitz egingo dugu, kontuan hartu behar dugu umeak beti mugimenduan daudela eta noizbehinka erlaxatzeko ariketaren bat egitea komenigarria delako, batez ere psikomotrizitate saio baten ostean. Beraz hausnartuko ditugu zeintzuk diren haurrentzako erlaxazio jarduerarik aproposenak.

 

Normalean bi izaten dira kontuan hartzen diren erlaxazio jarduerak: globala ( gorputz osoa lasaitzean datza ) eta atalkakoa ( gorputzaren atal bat lasaitzea ).                     

 

                 

 

 

 

 

Ezkerreko irudian erlaxazio globaleko adibide bat daukagu eta eskumakoan, berriz, atalkako erlaxazioren adibidea.

 

Erlaxazio kontzientearen eta erlaxazio automatikoaren artean ere aukera daiteke:

  • Erlaxazio kontzienteak  gorputza ongi ezagutzea eskatzen du. Haurrak 4-5 urtetik aurrera saioak egiten hasten dira baina bakarrik egiteko gai izaten dira 6-7 urte dituztenean.

                                       

 

  • Erlaxazio automatikoa, neke handia eragin dieten jarduerak egin ostean egiten da.  Hezitzaileak ez du ia esku hartzen, haurrak lasai atseden har dezaten uzten du giro egokia dagoelarik.

                    

 

 Hezitzaileei haurrekin erlaxazio jarduerak egiterako orduan, gehien kostatzen zaiena umeak egoera txarrean ez egotea eta gorputz-jarrera egokiak  mantentzea da. Haurrak etengabe mugitzen bait dira eta geldirik egotea zaratarik egin gabe haientzat zaila izaten da.

 

Jarraian bideo bat ikusiko duzue lau urteko gelako umeak musika saio batekin erlaxatzen.

 

 

 

 Amaitzeko gai honi buruzko iritzia emango dizuegu: Gure ustez garrantzitsua da haurrak erlaxatzen jakitea, batez ere mugimenduzko ariketa baten ostean. Erlaxatzen jakitea garrantzitsua dela uste dugu ekintza baten ostean gerorako ekintza batera pasatzeko, horrela hurrengo ekintzarako lasai eta erlaxatutak egongo dira.

Gizakiak erlaxatzea beharrezkoa duen zeregin bat da eta horretarako jende batzuk ekintza konkretu batekin erlaxatzen dira, adibidez; dantza egiten, musika entzuten, irakurtzen, … bestela gure bizitza etengabeko estres bat izango lirake.

 

 

 

Iturria:

http://www.yogamadretierra.org/userfiles/imag_n_8-12.jpg

Haur hezkuntzako garapen kognitiboa eta motorreko apunteak

http://www.tuterapeutaocupacional.com/Images/masajespies.jpg

http://www.dsbilbao.org/z/inhalt/kindergarten06/fotos_news_besinnlichkeit/images/photos/P1240065.jpg

http://2.bp.blogspot.com/_20zidhO9oLg/SLa3u1x6yjI/AAAAAAAAAC4/wryHxXv6IEs/s400/2+relajaci%  C3%B3n.jpg

Tema Rubric. Blog de WordPress.com.

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.