Oraingo honetan gai hau jorratzea aukeratu dugu guri, pertsona heldu bezala, zail egiten bait zaigu gure gorputzaren kontzietziarik ez izatea imaginatzea. Hala ere txikitan denok sentipen arraro hau bizi izan dugu. Oso gai zaila da eta
Hona hemen kontzientziaren eboluzioa:
- Haur jaio berri edo aste batzuk baldin baditu, ezinezko zaio be NI-a bereiztea inguruko beste guztitik. Ez du bere gorputza kontrolatzen eta ez daki non dauden bere gorputzaren mugak.
- Lehen hilabeteen ondoren, zaintzen duen pertsona bereizten hasten da eta bere burua ingurutik ezberdintzen has liteke.
- 4- 5 hilabete ondoren era praktikoan ezagutzen dute besteren erantzunak lortzeko bidea.
Adibide argigarri bat: Haurrak negar egin,ondorioz, helduak haurraren beharrak asetu.
- 6- 7 hilabeterekin, ispilu aurrean jartzean bere gorputzaren osotasuna ikusten du. Bere burua ikusiz barre egiten du.
- 18 hilabeterekin (15 ekin batzuk), bere buraren kontzeptua sortzen da. Nola jakin litekeen hau, hurrengo froga errezaz:
Haurra hartu eta bekokian ezpanetako gorri batekin markatxo bat egin. Ispilu aurrean jarri eta bere jarrera behatu.
-Lasai lasai geratzen bada, aurreko haurrari begira oraindik ez du bere burua ezagutzen.
-Orbana ikusi eta erreakzionatzen badu, hau da, fijatu egiten bada eta orbana ukitu, bere gorputzak duen anomaliaz konturatu delako da, beraz autokontzeptuaren hasiera da.
- 24 hilabeterekin norbere kontzientzia duela adierazten du:
-Zerbait lortzeagatik gaitasunak izatea sentitzen duelako.
-Ni eta Zu izen ordainak erabiltzen dituzte.
- 3 urteti aurrera, aurkaritza krisia izaten du, honek bere burua ezagutzearen autonomia eta nortasuna baieztatzen du. Kontzientzi hau bizi osoan eboluzioan egongo da eta gaitasunak hobetzen lagunduko dio.
Haurrak bide luzea egiten du jaio berri denetik bere bura ezagutzeko prozesua bukatu arte. Ni-aren kontzientzia lortzeko bidean lehenego Gu geu-ren kontzientzia hartzen du eta hortik Ni eta Zu bereizten ditu. Hau gerta dadin, elkarrekintzek sortzen duten estimulua, gizarte harremanak, inguruko objetuekin jolastea eta gizakiaren eboluzio normala guztiz beharrezko dira.
Gure ustez guztiz beharrezko da pausu hauek jakin eta identifikatzeko gaitasuna izatea haur eskolako irakasle izateko.
Informazioa iturriak:
-http://www.tendencias21.net/biofilosofia/La-evolucion-de-la-conciencia_a46.html.
-http://astrotranspersonal.com.ar/lodi1.htm
-Haur hezkuntzako Garapen kognitbo eta motorreko apunteak.